Laguntza



ES

EU

Partikularrak

Zer da AGILE TV?

Agile TV deskodetzaile (TV BOX 4K) baten bidez funtzionatzen duen telebista-zerbitzuen plataforma bat da, eta dagoeneko eskuragarri dago MÁSMÓVILen.

  • Android TV sistemarekin funtzionatzen du, eta aukera ematen dizu telebistaz zure kasa eta mugarik gabe gozatzeko.
  • Ordainpeko kanal gogokoenetarako sarbidea izango duzu: Fox, Cosmo, AXN, AXN White, TNT, TCM, Cine Verdi TV, Cine Feel Good, NatGeo, NatGeoWild, Escapa TV, Discovery Channel, Baby TV, Disney Junior, LALIGA Hypermotion (bigarren dibisioko futbola), Eurosport 1, Eurosport 2, Surf Channel, Ubeat, Cazavisión, Iberalia… Gainera, kanal autonomikoetarako, nazioarteko kanaletarako eta LTDrako sarbidea ere izango duzu. Dibertitu telesail, film eta dokumental onenekin, zuzenean edo nahi duzunean, ezertxo ere gal ez dezazun.
  • 15.000 ordutik gorako on demand edukia, hautatua eta esklusiboa.
  • Merkatuko filmen plataformak ere deskargatu ditzakezu, hala nola: Amazon Prime, Netflix, Disney +, HBO, DAZN, mitele PLUS eta abar.
  • Gailu anitzekoa da, eta telebistan, tabletan edo mugikorrean ikus dezakezu.


Agile TVren bi zerbitzu-mota daude: AGILE TV eta AGILE TV EXTRA. Azken horrek kate gehiago ditu, eta zinemaren, telesailen eta kirolen eduki guztia indartzen du. Informazio guztia hemen duzu: https://www.masmovil.es/fibra-movil-tv

 

Zer prezio du AGILE TV zerbitzuak? 


Agile TV zerbitzuak (MÁSMÓVIL) hilean 6 € balio du, BEZa barne, eta Agile TV EXTRA berriak hilean 12 € balio du, BEZa barne.


 

Ba al dago iraupen-konpromisorik Agile TV zerbitzuarekin? 


Ez dago iraunkortasunik Agile TV zerbitzuan.
Baina gogoratu deskodetzailea (TV BOX 4K) itzuli egin beharko duzula zerbitzuan baja ematen baduzu. Itzuli ezean, 121 €-ko penalizazioa kobratuko dizugu (BEZa barne).

 

Nola instalatu Agile TV aplikazioa mugikorrean? 

Nola deskargatzen da?

Orain, zure aplikazioa hobetuta daukazunez, jo ezazu Google Play Storera mugikorretik edo tabletatik, eta bilatu Agile TV aplikazioa.

Esteka honetan deskargatu dezakezu.

Nola hasi saioa?

Telebistan saioa hasi baduzu, sartu zure erabiltzailea eta pasahitza.

Lehen aldia baduzu, kontu bat sortu beharko duzu jarraian agertzen den estekan. Zure mugikorrean sartu ahal izateko, jarri zure posta elektronikoa eta ezarri pasahitz bat.

 

 

 

Atarian bertan, aukera izango duzu pasahitza berreskuratzeko (ahaztu baduzu), erregistratzeko erabili duzun posta elektronikoa berreskuratzeko edo hura aldatzeko.


 

Nola funtzionatzen du Agile TVk mugikorrean?

A- HASIERA:

Mugikorrerako Agile TV aplikazioaren pantaila nagusian, zuzenean ematen diren edukietarako sarbidea izango duzu, baita zuretzat bakarrik hautatutako lerro editorialetarako sarbidea ere, aplikazioan eskuragarri duzun eduki hoberenarekin.  

 

 


Goian, eskuineko izkinan, hautatutako profilaren abatarra aurkituko duzu. Han klikatzean, hautatu GEHIAGO, eta handik aukera izango dugu profila aldatzeko eta atal hauetara sartzeko: NIRE TBa, HAURRAK, EZARPENAK edo ITXI SAIOA.

 

 


B- ZUZENEAN:

Hemen kanal guztietarako sarbidea izango duzu, beren zuzeneko emanaldiekin. "TB Gida" botoia hautatuta, kanalen zerrenda osoan sartuko zara, eta dagoeneko eman diren ekitaldietan eta etorkizuneko ekitaldietan nabigatu ahal izango duzu mugikorrean.

Gidan kanal aktiboak erakutsiko dira. Kanalen bat blokeatu baduzu, ez da zure zerrendan agertuko.

Kanalak blokeatzeko edo desblokeatzeko, sartu hemen: EZARPENAK / ZURE PROFILA / KUDEATU KANALAK.

 

 


Zuzeneko eduki bakoitzerako, minigidan sartu ahal izango zara “Kanal Gehiago” sakatuta. Bertan, aukera izango duzu kanalen audio-aukerak eta azpitituluak aldatzeko pantailako goiko ikonotik, eta ekitaldia grabatu edo informazio gehiago lortu ahal izango duzu telefonoaren pantailako goiko izkinako hiru puntuak sakatuta. Era berean, hura eten, birbobinatu edo hasieratik ikusi ahal izango duzu.


Dagoeneko eman den edo etorkizunean emango den gidako eduki bat edo Informazioa hautatzean, eduki-fitxa irekiko da. Fitxa horretatik aukera izango duzu edukiari eta atal gehiagori buruzko informazio gehiago eskuratzeko, oraindik ematen ari badira hura zuzenean ikusteko, amaitu bada hura hasieratik ikusteko, grabazio bat programatzeko edo gogokoenei gehitzeko.

 

 


C- NAHIERAN

Atal honetan eduki nabarmendua aurkituko duzu.

  • Nabarmenduak

    : hemen aurkituko dituzu zuretzat hautatutako edukiak, bilduma tematikoak, joerak, generoak eta etorkizuneko estreinaldiak.

 


 

  • Ez zenuen ikusi

    : hemen aurkituko duzu emandako edukia, kategoriaren arabera multzokatuta, ezer gal ez dezazun.

 

Erakusten den edukia zure harpidetza aktiboena izango da. Zure harpidetzak kudeatzeko, sartu hemen: EZARPENAK / HARPIDETZEN ZERRENDA. Bertatik aktibatu edo desaktibatu ahal izango dituzu zure harpidetzak. Gainera:

 

Arakatu

: hemen aurkituko duzu YouTubeko kanal-sorta bat gaika banatuta.

 

 

D- NIRE TBa

Atal honetan zure eduki pertsonaliz atua aurkituko duzu.

 

 

  • Jarraitu ikusten: ikusi dituzun edukiak utzi dituzun unetik.
  • Gogokoak: gogokoei gehitu dizkiezun eduki guztiak.
  • Grabazio osatuak: osatutako zure grabazio guztiak.
  • Grabazio programatuak: zure etorkizuneko grabazio guztiak.


Dagoeneko nahi ez duzuna ezabatu ahal izango duzu. Horretarako, sakatu luze ezabatu nahi duzun edukia EZABATU testua agertu arte.

Agertuko zaizun grafikoak adieraziko dizu zure grabazioetarako zenbateko espazioa duzun eskuragarri.

E- BILATU

Atal honetatik, eduki erabilgarri guztia bilatu ahal izango duzu, bai LTDarena, bai zure harpidetza aktiboena.

Teklatuarekin edo ahots bidez bilaketa egin ahal izango duzu. Ahots bidez bilatzeko, klikatu Mikrofonoa ikonoan, bilaketa-barran, eta hitz egin mugikorrari. Googlek testura pasatuko du zure bilaketa.

 

 


D- HAURRAK:

Atal honetan, etxeko txikientzat aukeratutako edukia baino ez duzu aurkituko.

 

 

  • Profilaren abatarretik sartu ahal izango zara bertara.


Segurtasun handiagoa izateko, sar zaitez MODU SEGURUA atalean. Bertan, haurrentzako edukiak baino ezin izango dira ikusi, kostu gehigarririk gabe.

Horretarako, zure PINa sartu behar duzu.

 

 

Gogoratu PIN lehenetsia 123456 dela.

PINa ahaztu bazaizu, klikatu hemen: “PINA AHAZTU ZAIT”; eta, gero, hemen: “BAI, BIDALI MEZU ELEKTRONIKOA

PIN berri bat iritsiko zaizu zure posta elektronikora. Gero aldatu ahal izango duzu.

 

E- EZARPENAK

Sartu EZARPENAK atalera profilaren abatarretik.

Bertan, aukera hauek izango dituzu:

  • Zure profilak konfiguratzea: Profil bakoitzean honako hauek alda ditzakezu: zure kanalak, zure guraso-kontrola eta zure PINa.
  • PROFIL NAGUSIA atalean ere kudeatu ahal izango duzu kontua.
  • Harpidetzen zerrenda

    : Hemen zure harpidetzak aktibatu edo desaktibatu ahal izango dituzu. Aplikazioan erakusten den edukia harpidetza aktiboen araberakoa izango da.

  • Itxi saioa

KONEKTATU GUREKIN