Helburu hauetarako tratatuko dira biltzen ditugun erabiltzearen datu pertsonalak:
Erabiltzaileak webgunearen bidez eskatutako zerbitzuen prestazioa kudeatzea, hala nola estaldura-kontsulta, zozketa eta lehiaketetan parte hartzea, kontsultei erantzutea, abiadura-neurgailua, foroetan eta blogetan parte hartzea eta Newsletterra bidaltzea.
Tratamendu honetarako legitimazio-oinarria kontratu-harremana da; nahiz eta zerbitzuak doakoak izan, kontratu-harremana da. Datu hauek tratatuko dira: identifikazio-datuak eta harremanetarako datuak, helbidea, IP helbidea eta interesdunak emandako beste datu pertsonal batzuk edo sustapen-ekintzan eskatutakoak. Datuok zerbitzua ematen den bitartean gordeko dira, eta ondoren, legezko obligazioen preskripzio-epean.
Sozietatearen produktu edo zerbitzuei buruzko informazio komertziala ematea, edozein bidetatik, bide elektronikoak barne. Erabiltzaileak webguneko formularioen bidez (adibidez, Deituko dizugu) eman izango duen adostasuna da legitimazioaren oinarria. Identifikazio-datuak eta harremanetarako datuak, ahotsa, produktu edo zerbitzuen tipologia eta gure inprimakietan ematen diguzun edozein datu tratatuko dugu, emandako adostasuna atzera botatzen ez duzun bitartean.
Aipatutako helburuen ondoren, eta gure barne-prozesuak hobetzeko dugun interes legitimoan oinarritutako anonimizazio-prozesuaren ondoren, aurrez egindako tratamenduen datuak erabili ahal izango dira hauek hobetzeko: bezero ez direnei emandako zerbitzuak, merkaturatze-prozesuak, zalantzei erantzuteko prozesuak eta abar. Datu anonimizatuak aztertzeko prozesu horietan, adimen artifizialeko sistemak erabili ahal izango dira.
Edonola ere, ez da hartuko erabiltzaileengan eragin juridikoa duen erabaki automatizaturik, eta jokabide-publizitateko cookieetarako adostasuna izanez gero soilik osatuko da profila. Informazio gehiago hemen: [Cookie Politika] (https://www.masmovil.es/politica-de-cookies).
Aipatutako helburuetarako bildutako datuak ez zaizkie hirugarrenei jakinarazten, legezko betebeharra edo errekerimendu judiziala dagoenean izan ezik, zure identifikazio-datuak eta harremanetarako datuak gure [enpresa-taldeko] beste enpresa batzuei jakinaraztea onartzen ez baduzu behintzat (https://grupomasmovil.com).
Bestalde, zure datu pertsonaletarako sarbidea izango dute datu horien tratamendu-eragileek, hau da, beren funtzioak betetzeko datu pertsonaletan sartu behar duten zerbitzu-emaileek. Oro har, datu pertsonaletara sartzen diren zerbitzu-emaileek informazio-sistemen eta teknologiaren sektoreetan eta publizitatearen eta telesalmentaren sektoreetan dihardute batik bat.
Jakinarazten dizugu ezen, datuak babesteko legedian aurreikusitakoarekin bat, eskubide hauek dituzula:
Eskubide horiek postaz baliatu ditzakezu, Parque Empresarial “La Finca”, Paseo del Club Deportivo 1, Edif. 8, 28223 Pozuelo de Alarcón (Madrid – España) helbidera edo privacidad-mm@masmovil.com helbidera idatzita; zer eskubide gauzatu nahi duzun adierazi beharko duzu, eta beharrezko dokumentazioa erantsi. Halaber, jakinarazten dizugu Datuak Babesteko Espainiako Agentziari erreklamazio bat ere jar diezaiokezula, hemen: www.aepd.es
Zure datuen tratamenduari buruz zalantzarik izanez gero, datuak babesteko gure ordezkariarekin jar zaitezke harremanetan, helbide honetara idatziz: dpo@masmovil.com
MASMOVIL Publizitate-jardueran Datuak Tratatzeko Jokabide-kodeari atxikita dago. Kode horren helburua da frogatzea datuak babesteko eginbideak betetzen direla publizitate-xedez egiten diren tratamenduetan edo publizitateari buruzkoetan.
Ikusi hemen jokabide-kode horri buruzko informazio guztia.