Gehitu lineak, TBa, telefono mugikorrak... zuretzat bakarrik diren prezioetan. Eta, orain bakarrik, Bigarren Zuntza 14,90 €/hil
MASMOVILEN BALIOAK
Argiak, apalak eta naturalak gara
Marka hurbila gara, zuzena eta benetan behar duzuna eskaintzeko ardura duena, txorakeriarik eta artifiziorik gabe. Gauzak diren bezala esaten dizkizugu, naturaltasunez, inguru-minguru ibili gabe, harira goaz.
Diskretuak eta umilak gara
Egiten duen horretan itsu-itsuan sinesten duen telefonia-konpainia gara, baina gure estiloa ez da harrokeriaz ibiltzea. Bizitza garestitzen duten zentzugabekeriei buruz ironiaz hitz egiten badugu, gauzak beste modu batera ikusten ditugula azaltzeko bakarrik egiten dugu.
Saltzen dugunaz oso ziur gaude
Gure tarifa guztiak ikerketa eta lanordu askoren emaitza dira, zenbakiak egin eta gure bezeroek benetan nahi eta bilatzen dutena ulertzen saiatzearen emaitza; horregatik ez ditugu milaka tarifa, zure beharretara egokitzeko beharrezkoak direnak bakarrik.
Hemengoak gara
Espainiako telefonia-operadore bat gara, hemen jaioa eta hemen hazia. Zergak Espainian ordaintzen ditugu, eta enplegua eta aberastasuna sortzen ditugu gure inguruan. Horregatik kezkatzen gaitu hemengo jendeak, eta behar duena ematea da gure obsesioa.