Lehenbailehen blokeatu behar duzu zure egungo SIM txartela; gero, txartela bikoiztu beharko da. Zuk zeuk, webgunetik edo aplikaziotik, blokea dezakezu SIM txartela:
Nahiago baduzu, telefonoz dei diezagukezu, zure egungo SIM txartela blokea eta bikoiztu diezazugun.
Txartela bikoizteak
7,26 €-ko kostua du (BEZa barne). Linearen titularra zaren aldetik, edozein unetan eska dezakezuMaslife denda guztietan.
Mugikorra lapurtu badizute, lehenik eta behin zure linea aldi baterako blokeatu behar duzu webgunetik edo aplikaziotik, eta, horretarako, aurreko atalean adierazitako urratsei jarraitu behar diezu.
Nahiago baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke, lagundu eta zure SIM txartela blokea diezazugun. Deitu berehala 91 133 33 33 zenbakira (edo beste MásMóvilen mugikor batetik, dohainik, 2373 zenbakira) edo idatzi beste MásMóvilen mugikor batetik Whatsapp bidez +34 722 53 91 89 zenbakira, zure linea aldi baterako blokea dezagun.
Zure linea berriro aktibatzeko, joan MásMóvilen denda batera eta eskatu zure SIM txartela bikoiztea —txartel zaharra baliogabetzen du—. Gero, berriro deitu edo idatzi, zure linea berriro aktiba dezagun.
Zure mugikorra aurkitzen ez baduzu eta lapurtu dizutela uste baduzu, blokea dezakegu, estatuko operadoreekin erabiltzerik izan ez dezaten. Horretarako, jarri salaketa polizian, eta MásMóvilen beste mugikor batekin idatz iezaguzu Whatsapp bidez +34 722 53 91 89 zenbakira; aukeren menuan, markatu “Beste kontsulta batzuk” aukera, eta gehitu behean duzun informazioa:
Ezinbestekoa da salaketan zure telefonoaren IMEI-zenbakia agertzea. Zenbaki hori zure mugikorraren kutxan edo erosketa-fakturan ikus dezakezu.
Edozein arrazoi tarteko, ezin baduzu zure MásMóvilen lineatik Whatsapp bidez komunikatu, jar zaitez harremanetan Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin
Oharra: Mugikorra berreskuratu baduzu eta zure linea/Terminala desblokeatu nahi baduzu, sartu esteka honetan
GEHIEN BILATZEN DENA
LAGUNTZA
BESTE ZERBITZU BATZUK
ESTEKA INTERESGARRIAK