Laguntza



ES

EU

Partikularrak

Helbide-aldaketa

Nola eskatu helbide aldaketa? Ba al du kosturik?

Hori eskatzeko, gure bezeroarentzako arreta-zerbitzura deitu besterik ez duzu egin behar, eta prozesuan zehar gidatuko zaitugu. 

Helbide-aldaketak ez du inongo kosturik.

 

Zenbat denbora behar da helbide-aldaketa egiteko?  jakin dezaket nire aldaketa nola doan?


Helbide-aldaketa egiteko gutxi gorabeherako epea 7 eta 15 lanegun bitartekoa da, eskatzen denetik aurrera.


Posta eta SMS bidez prozesuaren berri emango dizugu.

 

Helbidez aldatzen banaiz, eraman dezaket etxeko finkoa helbide berrira? 


Bai. Telefono finkoa zure helbide berrira eraman dezakezu, baldin eta helbide berrian estaldura badugu. Hemen kontsultatu dezakezu estaldura.

 

Zenbaki bera manten dezaket helbidez aldatzen banaiz? 

Zenbakia mantendu ahal izango duzu baldin eta helbide-aldaketa probintzia berean egiten bada.

 

Zer gertatzen da instalazio-gastuen ondoriozko iraupen-konpromisoarekin helbide-aldaketan? 


Helbide berriak zuntz-instalazioa badu, jatorrizko helbidean geratzen zen iraupen-konpromisoa transferitzen da.

 

Interesatuko zaizu

 

KONEKTATU GUREKIN