Laguntza



ES

EU

Partikularrak

e-SIMa

ZER DA eSIM TXARTELA?

eSIM txartela edo SIM birtuala orain arte erabili dugun SIM txartelaren eboluzioa da. Gailuan integratuta dago, eta QR kode bat eskaneatu eta SIM hori aktibatu besterik ez duzu egin behar operadorearen sarera konektatzeko. Txartela aldatu beharrik ez duzunez gero, eramangarritasun-prozesua errazten du, eta telefono berean zenbaki bat baino gehiago eramateko aukera ematen dizu.

 

NOLA ESKATU eSIM BAT?

Soilik MASLIFE dendetan dago eskuragarri.  Bilatu hurbilen duzun denda

MASLIFE denda batean zure eSIM txartela eskatzean, mezu elektroniko bat bidaliko dizugu txartela aktibatzeko beharrezkoak diren datuekin, QR kode batekin, eta SIM txartelaren PINarekin eta PUKarekin.

 

eSIM txartela aktibatzeko urratsak

QR kodea eskaneatu

beharko duzu zure gailuarekin. Kontuan izan beste gailu bat beharko duzula (ordenagailua, tableta edo mugikorra) kodea ikusi ahal izateko, edo inprimatuta eduki beharko duzula.

Horrez gain, ziurtatu zure mugikorra wifi-sare batera konektatuta dagoela, prozesu osoan Interneterako konexioa bermatu dadin.


Hauek dira zure eSIM txartela aktibatzeko egin beharreko urratsak:

 

1. URRATSA

Sartu hemen: Ezarpenak > Datu mugikorrak eta barruan zaudenean sakatu Datu mugikorren plana erantsi.

2. URRATSA

Eskaneatu bidali dizugun QR kodea. Funtzionatzen ez badu, beti izango duzu datuak eskuz sartzeko aukera, pantaila horretan aurkituko duzun estekan.

 

3. URRATSA

Eskaneatu ostean, bezeroak aktibazioa berretsiko du, bidalitako QR kodearen ondoan agertzen den PIN kodea sartzearekin.

4. URRATSA
Onartu berrespen-mezua, eta eSIM berria guztiz konfiguratuta geratuko da. eSIM horrek SIM fisikoa ordezkatzen badu, aurreko SIM hori kenduko dugu gailutik.


Bigarren linea bat konfiguratzen ari bazara, Dual SIMaren portaera konfiguratu beharko duzu. Informazio gehiago nahi baduzu: https://support.apple.com/es-es/HT209044.

Gogoratu, segurtasunagatik, QR kode bakoitza erabilera bakarrerako

dela, eta bezeroak gailu-linea aldatu nahi badu edo eSIM txartela berriz instalatu behar badu, beste kode bat eskatu beharko duela.

Horrez gain, eSIM txartela berresten duen SMSa jasoko duzu.

 

Kontuan hartu beharrekoa:

GAILU BATERAGARRIAK

Gailu hauekin da bateragarria E-sim

KONEKTATU GUREKIN