Sartu bideratzailearen konfigurazioan.
Nola ireki ataka guztiak
- Klikatu Internet aukeran, goiko barra beltzean.
 - Sakatu Security, ezkerreko menu zurian.
 - Hautatu aukera hau: DMZ.
 - DMZ: Jarri On aukera, aktibatzeko.
 - LAN Host: Idatzi atakak ireki nahi dizkiozun gailuaren IP helbidea.
 - Aldaketa egin ondoren, sakatu Apply, aldaketak aplikatzeko.
 
 

Ataka espezifikoak irekitzea
- Klikatu Internet aukeran, goiko barra beltzean.
 - Sakatu Security ezkerreko menu zurian, eta goiko barraren azpian menu bat agertuko zaizu.
 - Hautatu aukera hau: Port Forwarding.
 - Konfiguratu ataken irekiera:
 
- New Item: Hautatu On, aktibatzeko.
 - Izena: Sartu izen bat irekiera identifikatzeko (adibidez, PC atakak).
 - Protokoloa: Hautatu TCP edo UDP protokoloa (zalantzarik baduzu, hautatu TCP and UDP).
 - LAN Host: Atakak ireki nahi dizkiozun gailuaren IP edo MAC helbidea.
 - WAN Port: ireki nahi duzun/dituzun ataka/atakak.
 - LAN Host Port: idatzi berriz ireki nahi duzun/dituzun ataka/atakak
 
Oharra:
 Ataka bakar bat ireki nahi baduzu (adibidez, 80), honela jarri beharko duzu:
WAN Port 80 ~ 80
LAN Host port 80 ~ 80
Ataka-tarte bat ireki nahi baduzu (adibidez, 80tik 88ra), honela jarri beharko duzu:
WAN Port 80 ~ 88
LAN Host port 80 ~ 88
