Laguntza



ES

EU

Partikularrak

ZTE h367a bideratzailearen konfigurazioa

Lehenik eta behin, bideratzailera sartu behar da, eta, sartu garenean, hau egin ahal izango dugu:

NOLA ALDATU WIFIAREN IZENA


1- Egin klik Local Network aukeraren gainean, goiko barra beltzean

2- Sakatu WLAN, ezkerreko menu zurian

3- Hautatu WLAN SSID Configuration.

4- SSID1 (2.4 GHz): 2G seinalea, aldatu seinalearen izena SSID Name aukeran

SSID5 (5 GHz): 5G seinalea, aldatu seinalearen izena SSID Name aukeran

5- Aldatu ondoren, sakatu Apply, aldaketak aplikatzeko.

 

 

 

NOLA ALDATU WIFIAREN PASAHITZA

1- Egin klik Local Network aukeraren gainean, goiko barra beltzean

2- Sakatu WLAN, ezkerreko menu zurian

3- Hautatu WLAN SSID Configuration.

4- SSID1 (2.4 GHz): 2G seinalea, aldatu pasahitza WPA Passphrase aukeran.

SSID5 (5 GHz): 5G seinalea, aldatu pasahitza WPA Passphrase aukeran.

5- Aldatu ondoren, sakatu Apply, aldaketak aplikatzeko.

 

NOLA IREKI ATAKA GUZTIAK

Nola ireki ataka guztiak
1- Egin klik Internet aukeran, goiko barra beltzean

2- Sakatu Security, ezkerreko menu zurian

3- Hautatu aukera hau: DMZ

4- DMZ: Jarri On aukera, aktibatzeko. LAN Host: idatzi atakak ireki nahi dizkiozun gailuaren IP helbidea

5- Aldatu ondoren, sakatu Apply, aldaketak aplikatzeko.

 

 

 

Ataka espezifikoak irekitzea

1- Egin klik Internet aukeran, goiko barra beltzean

2- Sakatu Security ezkerreko menu zurian, eta goiko barraren azpian menu bat agertuko zaizu.

3- Hautatu aukera hau: Port Forwarding

4- Konfiguratu ataken irekiera:

New Item: hautatu On, aktibatzeko

Izena: Sartu izen bat irekiera identifikatzeko (adibidez, PC atakak)

Protokoloa: Hautatu TCP edo UDP protokoloa (zalantzarik izanez gero, hautatu TCP and UDP)

LAN Host: atakak ireki nahi dizkiozun gailuaren IP edo MAC helbidea

WAN Port: ireki nahi duzun/dituzun ataka/atakak.

LAN Host Port: idatzi berriz ireki nahi duzun/dituzun ataka/atakak

Oharra: ataka bakar bat ireki nahi baduzu (adibidez, 80), honela jarri beharko duzu:

WAN Port 80 ~ 80
LAN Host port 80 ~ 80
Ataka-tarte bat ireki nahi baduzu (adibidez, 80tik 88ra), honela jarri beharko duzu:

WAN Port 80 ~ 88
LAN Host port 80 ~ 88

 

 


 

NOLA ALDATU WIFIAREN KANALA


1- Egin klik Local Network aukeraren gainean, goiko barra beltzean

2- Sakatu WLAN, ezkerreko menu zurian

3- Egin klik WLAN Radar fitxan; gero, sakatu Resfresh, gutxien okupatuta dagoen kanala bilatzeko (begiratu "Channel", okupatuta dauden kanalak ikusteko)

 

 

 

 

4- Itzuli “WLAN Basic” fitxara

 

 

 

 

5- Hautatu “WLAN Global Configuration”

2.4GHz: 2G seinalea, sakatu Channel emisio-kanala aldatzeko.
5GHz: 5G seinalea, sakatu Channel emisio-kanala aldatzeko.
6- Aldatu ondoren, sakatu Apply, aldaketak aplikatzeko.

 

NOLA PIZTU ETA ITZALI WIFIA 

1- Egin klik Local Network aukeraren gainean, goiko barra beltzean

2- Sakatu WLAN, ezkerreko menu zurian

3- WLAN (2.4 GHz): 2G seinalea, markatu ON / OFF seinalea, pizteko edo itzaltzeko

WLAN (5 GHz): 5G seinalea, markatu ON / OFF seinalea, pizteko edo itzaltzeko

4- Aldatu ondoren, sakatu Apply, aldaketak aplikatzeko.

 

 

KONEKTATU GUREKIN