Laguntza



ES

EU

Partikularrak

ZTE f680 zuntz-bideratzailearen konfigurazioa

Ezer baino lehen, bideratzailean sartu behar dugu. Sartu ondoren aukera hauek izango ditugu:

 

NOLA ALDATU WIFIAREN IZENA 


Ezkerreko menuan sakatu Network
WLAN Radio2.4G (Online): 2G seinalea, sakatu azpimenuko SSID Settings
SSID Name:  Aldatu wifi-seinalearen izena
WLAN Radio5G (Online): 5G seinalea, sakatu azpimenuko SSID Settings
SSID Name:  Aldatu wifi-seinalearen izena
Sakatu Submit, egindako aldaketak aplikatzeko


 

 

 

NOLA ALDATU WIFIAREN PASAHITZA


Ezkerreko menuan sakatu Network
WLAN Radio2.4G (Online): 2G seinalea, sakatu azpimenuko Security.
WPA Passphrase:  Aldatu wifi-seinalearen pasahitza
WLAN Radio5G (Online): 5G seinalea, sakatu azpimenuko Security.
WPA Passphrase:  Aldatu wifi-seinalearen pasahitza
Sakatu Submit, egindako aldaketak aplikatzeko

 


 

NOLA IREKI BIDERATZAILEAREN ATAKAK


Nola ireki ataka guztiak
Ezkerreko menuan sakatu Application
Sakatu azpimenuko DMZ Host
WAN Connection laukian hautatu WANConnection
DMZ Host IP Address laukian idatzi ataka guztiak ireki nahi dizkiozun gailuaren IP helbidea
Atakak MAC helbidearen arabera ireki nahi badituzu, markatu Enable MAC Mapping, eta DMZ Host MAC Address aukera agertuko zaizu (MAC formatuan).

 

 

 

Ataka espezifikoak irekitzea


Ezkerreko menuan sakatu Application
Sakatu azpimenuko Port Forwarding
Honela konfiguratu ataken irekiera:
Enable Klikatu laukian, irekiera aktibatzeko
Izena: Sartu izen bat irekiera identifikatzeko (adibidez, PC atakak)
Protokoloa: Hautatu TCP edo UDP protokoloa (zalantzarik izanez gero, hautatu TCP and UDP)
WAN Start Port: Ireki nahi duzun ataka zenbakia:
WAN End Port: Berriro idatzi ireki nahi duzun atakaren zenbakia edo hori baino handiago bat, ataka-tartea sortzeko.
LAN Host IP Address: Idatzi atakak ireki nahi dizkiozun gailuaren IP helbidea
LAN Host Start Port: Idatzi ireki nahi duzun atakaren zenbakia
LAN Host End Port: Idatzi ireki nahi duzun atakaren zenbakia edo hori baino handiago bat, ataka-tartea sortzeko
Egin klik Add aukeraren gainean, atakaren konfigurazioa gordetzeko

 

 

 

NOLA ALDATU WIFIAREN KANALA

  1. Ezkerreko menuan sakatu Network, eta, gero, “WLAN Radio 2.4G (Online)” edo “WLAN Radio5G (Online)”
  2. Sakatu “Surrounding WiFi” eta gero “Scan Wireless Network”, gutxien okupatuta dagoen kanala bilatzeko

 


  1. Eskaneatzea ikusi ondoren, sakatu ezkerreko menuko “Basic”

  1. “Channel” aukeran aldatu ahal izango duzu zure wifi-seinalearen emisio-kanala.

  • WLAN Radio2.4G (Online): 2G seinalea, sakatu Channel, emisio-kanala aldatzeko
  • WLAN Radio5G (Online): 5G seinalea, sakatu Channel, emisio-kanala aldatzeko


  1. Sakatu Submit, egindako aldaketak aplikatzeko

 

 

 

Oharra: Kanal-aldaketa egin ostean hobetzen ez bada, "Band Width" parametroa alda dezakezu eta AUTOtik 40 Mhz-era pasatu; pantailan bertan egiten da.

 

NOLA PIZTU ETA ITZALI WIFIA 


Ezkerreko menuan sakatu Network
WLAN Radio2.4G (Online): 2G seinalea, sakatu Enable Wireless RF, seinalea aktibatzeko
WLAN Radio5G (Online): 5G seinalea, sakatu Enable Wireless RF, seinalea aktibatzeko
Sakatu Submit, egindako aldaketak aplikatzeko

 

KONEKTATU GUREKIN