Laguntza



ES

EU

Partikularrak

ZTE F680 bideratzaile-atakak irekitzeko urratsak

Sartu bideratzailearen konfigurazioan.

Nola ireki ataka guztiak

  1. Ezkerreko menuan, sakatu Application.
  2. Sakatu DMZ Host azpimenua.
  3. WAN Connection laukian hautatu WANConnection.
  4. DMZ Host IP Address laukian idatzi ataka guztiak ireki nahi dizkiozun gailuaren IP helbidea.


Atakak MAC helbidearen arabera ireki nahi badituzu, markatu Enable MAC Mapping, eta DMZ Host MAC Address aukera agertuko zaizu (MAC formatuan).

 


Ataka espezifikoak irekitzea

  1. Ezkerreko menuan, sakatu Application.
  2. Sakatu azpimenuko Port Forwarding.
  3. Honela konfiguratu ataken irekiera:
  • Enable Klikatu laukian, irekiera aktibatzeko.
  • Izena: Sartu izen bat irekiera identifikatzeko (adibidez, PC atakak).
  • Protokoloa: Hautatu TCP edo UDP protokoloa (zalantzarik baduzu, hautatu TCP and UDP).
  • WAN Start Port: Ireki nahi duzun ataka zenbakia.
  • WAN End Port: Berriro idatzi ireki nahi duzun atakaren zenbakia edo hori baino handiago bat, ataka-tartea sortzeko.
  • LAN Host IP Address: Idatzi atakak ireki nahi dizkiozun gailuaren IP helbidea
  • LAN Host Start Port: Idatzi ireki nahi duzun atakaren zenbakia
  • LAN Host End Port: Idatzi ireki nahi duzun atakaren zenbakia edo hori baino handiago bat, ataka-barrutia sortzeko.
  1. Sakatu Add, atakaren konfigurazioa gordetzeko.
Pasos para abrir puertos router zte f680

KONEKTATU GUREKIN