Bezeroa ez bazara, deitu

ES

EU

Partikularrak

Zer iraupen-konpromiso dut?

Interneten eta finkoaren instalazioari lotutako iraupen-konpromiso desberdinak daude:
  1. Finko + mugikorreko tarifak kontratatuz gero, 3 hilabeteko iraupen-konpromisoa izango duzu finkoan, eta, aldez aurretik baja emanez gero, kargu bat kobratuko litzaizuke instalazioagatik.
  2. Finkoa bakarrik kontratatuz gero, 12 hilabeteko iraupen-konpromisoa izango duzu, eta, aldez aurretik baja emanez gero, kargu bat kobratuko litzaizuke instalazioagatik.

Bestalde, baja ematen baduzu, bideratzailea 30 eguneko epean itzuli behar duzu, eta, harekin geratzea erabakitzen baduzu, ekipoaren kostua ordaindu beharko duzu (bideratzailea eta/edo TB-deskodetzailea), kontratuan jasota dagoenez.
Azkenik, zuntz + mugikorraren eskaintzari lotutako linea nagusiarekin finantzatutako terminal bat gehitzen baduzu, 24 hilabeteko iraupen-konpromisoa izango duzu. Tarifa baxuago batera aldatzen bazara edo baja ematen baduzu, erosi duzun terminal-modeloaren gainean aplikatutako deskontuaren penalizazioa aplikatuko zaizu (zenbatekoa egunero murrizten da).
 

ZENBAT DENBORA GERATZEN ZAIT IRAUPEN-KONPROMISOA BETETZEKO EDO ZENBAT ORDAINDU BEHAR DUT BAJA EMANEZ GERO?


Jakin nahi baduzu zure iraupen-konpromisoa noiz betetzen den edo aldez aurretik baja emanez gero instalazioaren ondoriozko kargua zein izango litzatekeen, aplikazioan, bezeroaren gunean, kontsultatu dezakezu berehala. Kontua > Tarifak orrira joan eta interesatzen zaizun linearen iraupen-konpromisoa kontsultatu besterik ez duzu.
 
 

KONEKTATU GUREKIN