Laguntza



ES

EU

Partikularrak

Tarifaz kanpoko kontsumoak: roaminga

Zure fakturan agertzen zaizuna hobeto kontrola dezazun, zure tarifan sartzen ez den “Roaminga” kontsumitzen duzun bakoitzean, SMS bat bidaliko dizugu (3 €-tik gorako kontsumoak egin badituzu). Hartara, jakinaren gainean egongo zara eta kobrantzan ez duzu ezusteko ustekaberik izango.

Azalduko dizugu zertan datzan eta horrelako kontsumoak nola kudea ditzakezun:
 

Roaminga

Atzerrian datuak erabiltzeko eta hitz egiteko aukera ematen duen zerbitzua da. Europar Batasunean edo herrialde elkartu batean bazaude, ez zaizu gehigarririk kobratuko datuak erabiltzeagatik edo gune horretako herrialdeen artean deiak eta mezuak egiteagatik, bidaltzeagatik edo jasotzeagatik. (Arrazoizko erabilera-politikaren arabera)

Europar Batasunetik edo elkartutako herrialdeetatik kanpo bazaude, aparte kobratuko da; Gure ahots, SMS eta datuen prezioak gure herrialdeko bilatzailean egiaztatzea gomendatzen dizugu.
 

Zure fakturan nola agertuko den azalduko dizugu

 

Laburpenean

Kontsumoa egin duzun linearen xehetasunean


Nola aktibatu edo desaktibatu zerbitzu horiek:


Sartu zure Bezeroaren Gunea eremuan > Hautatu kudeatu nahi duzun linea Produktua aukeran > Sartu Roaminga eta Ezarpenak atalean > Gero Roaminga atalean > Aktibatu edo desaktibatu zerbitzua botoia sakatuta

 

WEBGUNEA


Aplikazioa

 

KONEKTATU GUREKIN