Laguntza



ES

EU

Partikularrak

Sagemcom Fast 5655 zuntz-bideratzailearen atakak irekitzeko urratsak

Sartu bideratzailearen konfigurazioan.

Nola ireki ataka guztiak:

  1. Sakatu Access Controlen engranajea.
  2. Egin klik DMZ fitxan eta konfiguratu:
  • Local Host: Egin klik gezian eta zabaldu gailuen zerrenda.
  • Hautatu zer gailuri aplikatu nahi diozun DMZa eta sakatu Apply, aldaketak berresteko.
     

Ireki ataka espezifikoak:

  1. Sakatu Access Controlen engranajea.
  2. Sakatu Port forwarding fitxan eta konfiguratu Add Rules Manually aukeran.
    1. Custom Service name: Ataka-irekieraren izena, adibidez (PCrako atakak).
    2. Service: Hautatu zerbitzu-mota eta/edo eskuz konfiguratu.
    3. Protokoloa: Hautatu TCP edo UDP protokoloa (zalantzarik baduzu, hautatu TCP and UDP).
  • Ataka bakarra ireki nahi baduzu (adibidez, 80a bakarrik), honako hau jarri beharko duzu:
    • External host
    • Internal host gailuaren IP helbidea
    • External Port 80
    • Internal Port 80
  • Ataka-tarte bat ireki nahi baduzu (adibidez, 80tik 88ra), honela jarri beharko duzu:
    • External host
    • Internal host gailuaren IP helbidea
    • External Port 80-88
    • Internal Port 80-88
  • Sakatu Add ataken irekiera sortzeko, eta beherago sortuko zaizula ikusiko duzu.
  • Sakatu Apply aldaketak berresteko

KONEKTATU GUREKIN