Laguntza



ES

EU

Partikularrak

Nucom NC764tgv zuntz-bideratzailearen konfigurazioa

Ezer baino lehen, bideratzailearen konfigurazioan sartu behar duzu. Sartu ondoren aukera hauek izango dituzu:

NOLA ALDATU WIFIAREN IZENA  

  1. Sakatu Basic Setup ezkerreko menuan
  2. Sakatu Wireless azpimenuan: 
  • 2G seinalea: Sakatu Basic Configuration 2.4GHz

SSID: wifi-seinalearen izena alda dezakezu

  • 5G seinalea:

    Sakatu Basic Configuration 5GHz

SSID: wifi-seinalearen izena alda dezakezu

 

 

NOLA ALDATU WIFIAREN PASAHITZA 

  1. Sakatu Basic Setup ezkerreko menuan
  2. Sakatu Wireless azpimenuan, eta gero Security Settings
  3. Choose SSID aukeran seinalea hauta dezakegu: (SSID1 = 2G / SSID5 = 5G)
  4. Seinalea hautatu ondoren, nahikoa dugu WPA Preshare key aukeran pasahitza aldatzea
  5. Sakatu Apply aldaketak gordetzeko.
     

 

NOLA IREKI BIDERATZAILEAREN ATAKAK


Nola ireki ataka guztiak 

  1. Sakatu Advanced Setup ezkerreko menuan
  2. Sakatu NAT azpimenuan, eta gero DMZ Host
  3. Konfiguratu DMZa:

 

  • Enable DMZ: DMZ aktibatzea edo desaktibatzea
  • WAN Connection: Hautatu Internet
  • DMZ Host IP Address: Atakak ireki nahi dizkiozun gailuaren IP helbidea


  1. Sakatu Apply aldaketak gordetzeko
     

 

Ataka espezifikoak irekitzea 

  1. Sakatu Advanced Setup ezkerreko menuan
  2. Sakatu NAT azpimenuan, eta gero Port Triggering


  1. Egin klik taula urdinaren gaineko Add laukian eta konfiguratu ataka:

Enable

Atakak aktibatzeko

Triggering Type:

Hautatu Customization zure gustura egiteko.

Protokoloa:

Hautatu TCP edo UDP protokoloa (zalantzarik izanez gero, hautatu TCP and UDP)

Izena

:  Ataka-irekieraren izena (adibidez, PCrako atakak)

 

Ataka bakar bat ireki nahi baduzu (adibidez, 80 bakarrik),

honela jarri beharko duzu:

Start Port 80

End Port 80

Open Start Port 80

Open End Port 80

 

Ataka-tarte bat ireki nahi baduzu (adibidez, 80tik 88ra)

, honela jarri beharko duzu:

Start Port 80

End Port 88

Open Start Port 80

Open End Port 88

  1. Sakatu Apply eta hasierako taula urdinean sortu dela ikusiko duzu

 

 

NOLA ALDATU WIFIAREN KANALA

  1. Sakatu Advanced Setup ezkerreko menuan
  2. Sakatu Wireless azpimenuan:
  3. Sakatu “Channel Information” eta gero “Scanning”, okupatu gabeko kanala ikusteko


 

  1.  Kanalen asetasuna ikusi ondoren, hura aldatzeko:

  • 2G: Sakatu Advanced Configuration 2.4GHz, eta gero Channel kanala aldatzeko
  • 5G: Sakatu Advanced Configuration 5GHz, eta gero Channel kanala aldatzeko

 


Oharra:  Aldatu ondoren kanalak hobera egin ez badu, “Bandwidth” parametro hori 20 MHz-etik 40 MHz-era alda dezakezu.

 

NOLA PIZTU ETA ITZALI WIFIA 

  1. Sakatu Basic Setup ezkerreko menuan
  2. Sakatu Wireless azpimenuan: 
    1. 2G seinalea: Sakatu Basic Configuration 2.4GHzSeinalea pizteko, egin klik Enable Wireless laukian Marka urdin bat badu piztuta dago; marka urdinik ez badu, itzalita. Sakatu Apply aldaketak gordetzeko
    2. 5G seinalea: Sakatu Basic Configuration 5GHz, Seinalea pizteko, egin klik Enable Wireless laukian. Marka urdin bat badu piztuta dago; marka urdinik ez badu, itzalita.  Sakatu Apply aldaketak gordetzeko

KONEKTATU GUREKIN