DMZ Host IP Address: Atakak ireki nahi dizkiozun gailuaren IP helbidea.
Sakatu Apply aldaketak gordetzeko.
Ireki ataka espezifikoak:
Sakatu Advanced Setup ezkerreko menuan.
Sakatu NAT azpimenuan, eta gero Port Triggering.
Egin klik taula urdinaren gaineko Add laukian eta konfiguratu ataka: Enable Aktibatu atakak. Triggering Type: Hautatu Customization zure gustura egiteko. Protokoloa: Hautatu TCP edo UDP protokoloa (zalantzarik baduzu, hautatu TCP and UDP). Izena: Ataka-irekieraren izena, adibidez (PCrako atakak).
Ataka bakarra ireki nahi baduzu (adibidez, 80a bakarrik), honako hau jarri beharko duzu: Start Port 80 End Port 80 Open Start Port 80 Open End Port 80
Ataka-tarte bat ireki nahi baduzu (adibidez, 80tik 88ra), honela jarri beharko duzu: Start Port 80 End Port 88 Open Start Port 80 Open End Port 88
Sakatu Apply, eta hasierako taula urdinean sortu dela ikusiko duzu.