¡MásMóvil kontratatzea
oso erraza da! Erraztasun guztiak eskaintzen dizkizugu, nahi dituzun MásMóvilen zerbitzuak kontratatzeko aukera izan dezazun, dela Internet, zuntza eta mugikorra edo mugikor-tarifa bat.
Orain MásMóvil online kontrata dezakezu gure web-orriaren bitartez, telefonoz edo estatu osoan zehar ditugun denda presentzialetako edozeinetan.
Egiazta dezakezun moduan, nahi dituzun aukera guztiak dituzu MásMóvil kontratatzeko. Kontua da zer zerbitzu behar duzun garbi izatea. Horretan ere lagunduko dizugu!
MásMóvil kontratatzeko interesa duten bezero gehienek Internet zerbitzu bat edo zuntz eta mugikorraren konbinazio bat nahi dute.
Kontuan izan zerbitzu integratuak beti izango direla bereiz erosten dituzunak baino merkeagoak.
Baina oraingoz mugikor-tarifarik behar ez baduzu, MásMóvil Internet bakarrik duten zerbitzuetan kontrata dezakezu eta, aurrerago, zuk nahi duzunean, bezero izatearen abantailak aprobetxa ditzakezu zuntz eta mugikorreko zerbitzu bati alta emateko.
Ezagutu eskaintza bakoitzean zure etxeko telefonotik aprobetxa ditzakezun abantaila guztiak. Orain, dei mugagabeak egin ditzakezu estatuko beste telefono finko batzuetara, eta 60 minutu arteko kosturik gabeko deiak estatuko mugikorretara!
Edozein zerbitzu kontratatu aurretik, egiaztatu zuntza zure etxera iristen den gure estaldura-mapan.
Eta Interneten eta telefonia mugikorraren konbinaziorik onenaren bila bazabiltza, hautatu “Zuntza eta mugikorra” gure eskaintzetan.
MásMóvil modalitate horretan kontratatzean, gure bi zerbitzurik onenak faktura bakar batean konbina ditzakezu.
Zuntz optiko simetrikoaren abantailak eta telefonia mugikorraren kalitate oneneko estaldura, telekomunikazioen arloko zure beharrak beteko dituen zerbitzu bakarrean.
MásMóvil “Zuntza eta mugikorra” modalitatean kontratatzeko, egin bi galdera hauek zeure buruari:
1) Zenbaterainoko banda zabala izan nahi duzu abiadurarik handienean nabigatzeko?
2) Zenbat datu erabili nahi dituzu hilero zure mugikorrean? Deiak mugagabeak dira!
Nahi duzuna MásMóvil mugikor-tarifetarako bakarrik kontratatzea bada, hor ere badugu bilatzen duzuna.
Hautatu “Mugikor-tarifak” gaur egungo eskaintza guztiak ezagutzeko eta zure beharretara hobekien egokitzen dena aukeratzeko.
MásMóvilen mugikor-tarifa guztiek dei mugagabeak dituzte. Beraz, erabilgarri dauden tarifekin ez duzu eragozpenik izango nahi duzun guztiekin harremanetan jarraitzeko.
Gainera, tarifa guztiek nabigazio-abiadurarik handiena dute kontratatuta dituzun datuetan. Etengabe lan egiten dugu Internet beti nahi izan duzun bezala gozatzeko aukera izan dezazun.
Funtsezko galdera honako hau da: zenbat datu behar dituzu zure telefono mugikorrean? Aurkituko duzun erantzunari esker jakingo duzu zer mugikor-tarifa behar duzun.
Eta bestela, beti izango duzu aldatzeko aukera! MásMóvilen telefonia mugikorra bakarrik kontratatzen duzunean, ez duzu iraupen-konpromisorik. Beraz, tarifa aldatu egin dezakezu aukeratu zenuenak zure beharrak betetzen ez baditu.
Eta prezioa egonkorra da betiko, denbora jakin batean zerbitzuaz prezio txikiagoan gozatzeko aukera izango duzun aldi baterako sustapenetan izan ezik. Are gehiago, datuak amaitzen badira ere ez dizugu kobratuko. Abiadura txikiagoan nabigatuko duzu, baina beste ezer ordaindu gabe.
Aprobetxatu abantaila horiek guztiak MásMóvil nahi duzun zerbitzuan kontratatzeko.
GEHIEN BILATZEN DENA
LAGUNTZA
BESTE ZERBITZU BATZUK
ESTEKA INTERESGARRIAK