Ohikoena da Internet ezarpenak zure mugikorrean konfiguratuta egotea etaezer egin beharrik ez izatea.
Telefono-fabrikatzaile batzuek, ordea, ez dute uzten urrutiko konfigurazioa automatikoki egiten: Xiaomi, OnePlus, Lenovo, Nexus gama, Asus, eta Motorola eta HTC modelo batzuk. Zure mugikorra horietako bat bada, eskuz konfiguratu beharko duzu ondoren ematen dizkizugun jarraibideen arabera.
Sartu zure mugikorraren Ezarpenak atalean eta aktibatu Datu mugikorrak (bilatu “Sare mugikorrak”, “Sare-ezarpenak, “Hari gabeko konexioak eta sareak” edo antzeko aukeretan).Ondoren, aktibatu Datuen ibiltaritza.
Behar izanez gero, bilatzailea (edo lupa) erabil dezakezu zure telefonoaren ezarpenen barruan.
Joan hona: Sare mugikorrak > Sarbide-puntuen izenak / Zure SIM txartelaren APNa. Ondoren, hautatu APN berri bat sortzeko aukera, + ikonoa edo “Gehitu”. Aurkitzen ez baduzu, Android bertsio ohikoenetarako bide-izena adieraziko dizugu. Eta oraindik ere aurkitzen ez baduzu, probatu zure telefonoaren ezarpenen bilatzailearekin edo begiratu zure telefono mugikorra erabiltzeko gidan.
Xiaomi (MIUI)
: Ezarpenak > SIM txartelak eta sare mugikorrak > SIM txartelaren ezarpenak (MÁSMÓVIL) > Sarbide-puntuen izenak > APN > APN berria [+]
Huawei:
Ezarpenak > Gehiago > Sare mugikorrak > Sarbide-puntuen izenak (APN) [zure MÁSMÓVIL SIM txartelarenak] > Menu ikonoa > APN berria
Samsung:
Ezarpenak > Konexioak > Sare mugikorrak > Sarbide-puntuen izenak > Gehitu
Android One / Android hutsa:
Ezarpenak > Sareak eta Internet > Sare mugikorra > Ezarpen aurreratuak > APNak > [+]
Sony:
Ezarpenak > Gehiago… > Mugikorren sareak > Sarbide-puntuak > Menu ikonoa > APN berria
LG:
Ezarpenak > Sarea > Sare mugikorrak > APN > Menu ikonoa > APN berria
Eginda daukazu!
Eta kito!
Egiaztapen horiek guztiak egin ondoren oraindik ez badizu funtzionatzen, jar zaitez harremanetan Bezeroarentzako Arreta Zerbitzukoekin, konfiguratzen lagun diezazuten.
GEHIEN BILATZEN DENA
LAGUNTZA
BESTE ZERBITZU BATZUK
ESTEKA INTERESGARRIAK