Laguntza



ES

EU

Partikularrak

Huawei HG659 zuntz-bideratzailearen konfigurazioa

Ezer baino lehen, bideratzailearen konfigurazioan sartu behar duzu. Sartu ondoren aukera hauek izango dituzu:

NOLA ALDATU WIFIAREN IZENA

  1. Sartu Set UP WLAN aukeran; erdian dago eta antena baten marrazkia du
  2. Pantailan bi wifi-seinaleak agertuko zaizkizu:
  • WLAN 2.4 GHz SSID: Laukian zure 2G wifi-seinalearen izena alda dezakezu
  • WLAN 5 GHz SSID: Laukian zure 5G wifi-seinalearen izena alda dezakezu
  1. Sakatu Save egindako aldaketak aplikatzeko.
     

NOLA ALDATU WIFIAREN PASAHITZA

  1. Sartu Set UP WLAN aukeran; erdian dago eta antena baten marrazkia du
  2. Pantailan bi wifi-seinaleak agertuko zaizkizu:
  3. Seinale bakoitzaren Password laukian wifi-seinaleen pasahitza alda dezakezu
  4. Sakatu Save aldaketak gordetzeko.
     

 

NOLA IREKI BIDERATZAILEAREN ATAKAK

 

Nola ireki ataka guztiak 

  1. Sakatu Internet kolore urdineko goiko menuan
  2. Sakatu Network Security ezkerreko azpimenuan
  3. Sakatu DMZ eskuinean agertuko zaizun goitik beherako menuan
  4. Konfiguratu DMZa:
    • Host address: Goitik beherako lauki bat agertuko zaizu gailu ezagun bat hautatzeko; hautatu ataka guztiak ireki nahi dizkiozuna
    • Enable DMZ: Egin klik laukian aktibatzeko.
  5. Sakatu Save aldaketak gordetzeko.
     

 

Ataka espezifikoak irekitzea

  1. Sakatu Internet kolore urdineko goiko menuan
  2. Sakatu Forwarding ezkerreko azpimenuan
  3. Sakatu Port Mapping eta gero +New port mapping
  4. Sortu ataka-irekiera:


 

 

Mapping name

: Ataka-irekieraren izena (adibidez, PCrako atakak)

Application

: Egin klik Add port mapping application letra urdinetan eta leiho bat irekiko da

Leiho horren barruan, sakatu azpi-azpian dagoen +Add port application

 

Izena:

Ataka-irekieraren izena (adibidez, PCrako atakak)

Ataka bakar bat ireki nahi baduzu

(adibidez, 80 bakarrik), honela jarri beharko duzu:

External port: 80 ~ 80

Internal port: 80 ~ 80

Ataka-tarte bat ireki nahi baduzu

(adibidez, 80tik 88ra), honela jarri beharko duzu:

External port: 80 ~ 80

Internal port: 80 ~ 80

 

 

Protokoloa:

Hautatu protokoloa. Ziur ez bazaude, jarri TCP/UDP

 

  1. Sakatu Save aldaketak gordetzeko, eta gero leiho horren goiko eskuineko X

  1. Application: Hautatu sortu berri duguna (behean dago zerrendan)

  1. Internal host: eta hautatu goitik beherako zerrendan atakak ireki nahi dizkiozun gailua

 

  1. Sakatu Save aldaketak gordetzeko.

 

NOLA ALDATU WIFIAREN KANALA 


Kanalak aldatu aurretik, sarea eskaneatzeko eta okupaziorik txikiena duen kanala zein den ikusteko aukera emango dizun aplikazio bat deskargatzeko gomendatzen dizugu.

  1. Sakatu Home Network kolore urdineko goiko menuan
  2. Sakatu WLAN Settings ezkerreko azpimenuan
  3. Egin klik Advanced Settings aukeran
  4. Wifi-seinaleak letra lodiz agertuko zaizkizu:  2.4 GHz Frequency Band eta 5 GHz Frequency Band
  5. Egin klik Channel aukeran wifi-seinalearen emisio-kanala aldatzeko
  6. Egin klik 11n bandwidth aukeran 2,4 GHz-eko seinalearen banda-zabalera aldatzeko
  7. Egin klik 11n/ac bandwidth aukeran 5 GHz-eko seinalearen banda-zabalera aldatzeko
  8. Sakatu Save egindako aldaketak aplikatzeko.
     


 

NOLA PIZTU ETA ITZALI WIFIA 

  1. Sartu Set UP WLAN aukeran; erdian dago eta antena baten marrazkia du
  2. 2.4 GHz eta 5 GHz agertuko zaizkizu, eskuinean lauki bat dutela
  3. Aktibatzeko edo desaktibatzeko, aski duzu lauki honen gainean klik egitea
    • Urdinez agertzen bada, seinalea piztuta dago.
    • Grisez agertzen bada, seinalea itzalita dago

KONEKTATU GUREKIN