Laguntza



ES

EU

Partikularrak

Zein atal aurki ditzakezu Agile TVn?

Jarraian, Agile TVn aurkitu ditzakezun atalak erakutsiko dizkizugu, baita horietako bakoitzean baliatu ahal izango dituzun funtzionalitate nagusiak ere.

HASIERA

Secciones agil tv Inicio

 


Pantaila NAGUSIAN honako hauek aurkituko dituzu:

  • Zuzenean ematen ari den edukia.
  • Nabarmendutako aplikazioak.
  • Zuretzako eduki-gomendioak.
  • Gomendatutako bildumak eta edukiak.
  • Agile TV erabiltzeko laguntza eta aholkuak jasotzen dituzten bideoak.


TBa ZUZENEAN

Gozatu zuzeneko telebista guztiaz. Telebista-kanal guztiak zuzenean ikusi ahal izango dituzu. Aukera izango duzu kanalak eteteko, programa bat hasieratik ikusteko, azpitituluak gehitzeko eta askoz gehiago egiteko.

Eskuragarri dauden kanaletan nabigatu ahal izango duzu urrutiko aginteko kurtsorearen geziak erabilita (goikoa, behekoa, eskuinekoa eta ezkerrekoa), batetik bestera joateko, OK teklarekin nahi duzuna aukeratuta.

TB-GIDA

Eskuragarri izango duzun gidari esker, jakin ahal izango duzu eskuragarri dituzun kanaletan zer programa ematen ari diren edo aurki emango diren. Aurreko 7 egunetako edukiak ere eskura izango dituzu, haiekin eskaripean gozatzeko.

Secciones agile tv guia

 

 

Ekitaldi batean sartuta, hautatzen duzun programari buruzko informazio eta datu gehiago lortu ahal izango dituzu, honako aukera hauekin: ZUZENEAN ikusi (zuzenean ematen ari badira), ZUZENENEKO KANALERA JOAN, HASIERATIK IKUSI, GRABAZIOA GEHITU edo eduki bereko atal gehiago ikusi.

 

NAHIERAN

NAHIERAN atalean, zuretzat hautatutako edukiak aurkituko dituzu. NABARMENDUAK atalean, nabarmendutako edukia generoen eta bildumen arabera banatuta aurkituko duzu.

 

Secciones agile tv A la carta

 

 

BARNE atalean

, zure harpidetzetan barne hartutako eduki osoa aurkituko duzu - (“Nire harpidetzak” atalean hautatzen dituzun harpidetzetan).

 

EZ ZENUEN IKUSI atalean

, azken 7 egunetan emandako edukiak aurkituko dituzu.

 

Secciones agile tv te lo perdiste

 

ARAKATU atalean

, YouTubeko kanal onenak aurkituko dituzu kategorien arabera banatuta. Musikako playlistez, zuzeneko albisteetako kanalez, kirolez eta askoz ere gehiagoz gozatu ahal izango duzu.

 

Secciones agile tv Explora


NIRE TBa

Pantaila honetan aurkituko dituzu gogokoentzat markatutako edukiak, erdibidean utzi dituzunak eta zure grabazio guztiak: bai osorik ikusitakoak, nahi dituzunean berriro ikusteko, bai programatuta dituzunak. Zer eta 350 grabazio-ordu dituzu, baina zenbat espazio eskuragarri duzun jakin nahi baduzu, pantailaren goiko eskuinaldeko ikonoan kontsultatu ahal izango duzu.

 

Secciones agile tv mi tv

 

 


APLIKAZIOAK ETA JOKOAK

Pantaila honetan zure aplikazio guztiak aurkituko dituzu. Dagoeneko instalatuta dauden aplikazioak, nabarmendutako aplikazioak eta generoaren arabera sailkatutako aplikazio onenen hautaketa bat.

Bideo honetan, zure aplikazioak nola instalatu eta kudeatu azaltzen dizugu:

 

INFANTIL

Atal honetan, txikienentzako eduki guztia aurkituko duzu; ingurune seguru batean, barne hartutako edukiaz, YouTube Kids kanalez eta aplikazioez modu seguruan gozatu ahal izan dezazuen. Izan ere, haientzat bereziki gomendatutako edukiak baino ez dira erakusten.

Ezagutu gehiago haurren atalari buruz bideo honetan:

 

 

Ikasi nola konfiguratu guraso-kontrola, gainerako ataletan aplika dadin.

Gogoratu atal honetan aipatzen den guraso-kontrolak Agile TV zerbitzuari bakarrik eragiten diola. Hirugarrenen beste aplikazio batzuk erabiltzen badituzu, hala nola Netflix, Rakuten TV, Prime Video…, kontuan izan horiek beren guraso-kontrola dutela. Beraz, aplikazio horiek banaka konfiguratu beharko dituzu ahalik eta segurtasun handiena bermatzeko.

EZARPENAK

Hemendik, aukera izango duzu erabiltzaile-profil berri bat gehitzeko edo daudenak aldatzeko, zure harpidetza aktiboak kudeatzeko, telebista-kanalak bilatzeko edo TV BOX konfiguratzeko.

SISTEMA-EZARPENAK atalean sartuta, pantaila-konfigurazioa aldatu ahal izango duzu, kanpoko gailuak gehitu, aplikazioak administratu, soinu-konfigurazioa aldatu eta Android TV konfiguratzeko beste aukera batzuk ezarri.

 

Secciones agile tv ajustes

 

 


Profilen konfigurazioa

atalean profil gehigarri bat sor dezakezu zure Agile TVn, lehenespenez dagoen administratzaile-profilaz gainera. Profil bakoitzean kudeatu ahal izango dituzu: zure PINa, kanalak, profilaren guraso-kontrola eta kontua.

Harpidetzen zerrenda

. Hemen, kontratatuak dituzun harpidetzak adierazi ahal izango dituzu, haien edukia zure Agile TVn ager dadin.

Pantaila hau informatiboa baino ez da, eta zuretzat garrantzitsuena den edukia aurkezten laguntzea du helburu, baina ez dakar inola ere zerbitzua kontratatzea hautatutako harpidetza-hornitzailearekin. Harpidetza zuzenean kudeatu behar duzu hornitzaile horrekin.

Kanalak birsintonizatzea

: zure eskualdean eskuragarri dauden kanalak sintonizatu ahal izango dituzu, edo zure ekipoan instalatutako aplikazioen kanalak txertatu zure LTD kanalen zerrendan.

Sistema-ezarpenak

. Atal honetan, pantaila-konfigurazioa aldatu ahal izango duzu, kanpoko gailuak gehitu, aplikazioak administratu, soinu-konfigurazioa aldatu eta Android TV konfiguratzeko beste aukera batzuk ezarri.

KONEKTATU GUREKIN