VOLTEk esan nahi du epe luzeko eboluzioaren gaineko ahotsa edo LTEaren gaineko ahotsa (Voice over Long Term Evolution). VOLTEak ahots-deiak LTE/4G sare mugikorraren bidez egiteko aukera eskaintzen du.
Laburbilduta, teknologia mugikor horretan, datu-sareak, sareko aldaketa baten bidez, mugikorreko deiak bideratzen ditu. Sareko profilaren aldaketa horrek ez dizu datu-kontsumorik eragingo.
Ameriketako Estatu Batuetan, operadore nagusiak (AT&T eta T-Mobile) beren 2G eta 3G ahots-sareak itzaltzen ari dira beren lurralde osoan; hartara, bertatik deitzeko, zure terminalaren modeloak bateragarria izan beharko du VOLTE-teknologiarekin —AT&T operadorearen arabera—. Hortaz, zure terminalean VOLTEa aktibatuta izan beharko duzu eta zure softwarearen azken eguneratzea instalatuta.
zer terminaletan dagoen erabilgarri ikusteko
Android-terminaletan Ezarpenak > Sistema > Telefonoari buruz bidetik egiazta dezakezu, modelo batzuetan Ezarpenak > Telefonoari buruz bidetik (beste modu bat da, terminalak aukera ematen badu, atzeko estalkia kentzea eta bateriaren azpian begiratzea)
iPhone-terminaletan hemen egiazta dezakezu: Ezarpenak > Orokorra > Zeri buruz
Nola aktibatu VOLTEa zure terminalean?
Zure android-mugikorrean VOLTEa aktibatzeko, sartu Ezarpenak > Sare mugikorrak atalean eta aktibatu "VOLTE deiak"
iPhonean zoaz Ezarpenak > Datu mugikorrak > Aukerak bidetik eta sakatu Aktibatu LTEa, edo Ezarpenak > Datu mugikorrak eta sakatu Aktibatu LTEa.
AT&T operadorearen arabera, zure terminalaren modeloa VOLTE-teknologiarekin bateragarria ez bada, IP ahots motako deiak egin eta jaso ahal izango dituzu (Whatsapp, Telegram…).
Ameriketako Estatu Batuetan deiak jaso eta deiak egin nahi badituzu, ziurtatu:
2.2 Androidean hemen egon ohi da: Ezarpenak > Konexioak > Sare mugikorrak > Sare-mota lehenetsia > Aktibatu “VOLTE deia” aukera. VOLTEa aukera agertzen ez bazaizu, zure terminala ez da VOLTEarekin bateragarria
2.3 iPhonean: Ezarpenak > Datu mugikorrak > Aukerak eta sakatu Aktibatu LTEa, edo Ezarpenak > Datu mugikorrak eta sakatu Aktibatu LTEa. VOLTEa aukera agertzen ez bazaizu, zure terminala ez da VOLTEarekin bateragarria
GEHIEN BILATZEN DENA
LAGUNTZA
BESTE ZERBITZU BATZUK
ESTEKA INTERESGARRIAK