Zer datu-bonu daude eskuragarri?
Datu-bonuak barne hartzen dituzten zenbait tarifa ditugu, zure beharren arabera nabiga dezazun.
Mugikorra bakarrik
- Aurrez ordaintzekoetan, begiratu aurreordainketa-tarifak hemen.
- Kontratuan, begiratu hemen mugikorra bakarrik kontratatzeko tarifak.
Bateratua
Finkoarekin lotutako linea nagusiak. Begiratu tarifak hemen.
Zure tarifako daturik gabe geratu bazara, gehitze-bonuak eskaintzen dizkizugu behar duzun hilabeterako bakarrik. Informazio guztia hemen kontsultatu dezakezu.
Hilabeteren batean erabiltzen ez dituzun datuak ezin dira metatu.
Abiadura-jaitsiera duzue edo datuak kobratzen dituzue datu-bonua amaitzen denean?
- Zure linea kontratukoa bada, ez zaizu kostu gehigarririk kobratzen, baina astiroago nabigatzen duzula nabarituko duzu, abiadura 16 kb/s-ra murrizten delako.
- Zure linea aurrez ordaintzekoa bada, kontratatutako datu-bonua gainditu ondoren, oinarrizko tarifako MB-aren prezioa 3,63 zentimo/MB da.
Ba al dago abisu-mezurik datuak amaitzen direnean?
Bai, mugikorrera SMS bat bidaliko dizugu zure datuen % 100 kontsumitu dituzunean.
“MASMOVIL: zure datu-bonua kontsumitu duzu, baina abiadura handian nabigatzen jarrai dezakezu xxxxxxx datu gehituz gero”