“Kontua” ataletik aldatu ahal izango duzu ordainagiriak ordaintzeko erabiltzen duzun kontu-zenbakia

Zure Bezeroaren Gunera sartzeko arazoren bat baduzu, begiratu hemen nola konpon dezakezun
Bai, hala egin daiteke. Jarri Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin harremanetan, aldaketa hori egiten lagunduko dizute. Zure lineetarako banku-kontu bat baino gehiago badituzu eta aldatu nahi badituzu, formulario bat bidali beharko duzu aldatu nahi duzun banku-kontu bakoitzeko, eta kontu bakoitzari lotutako telefono bat hautatu.
Noiz gauzatzen da banku-kontuaren aldaketa?
Eskatu ondoko hilabetearen 22ean gauzatuko da aldaketa, baldin eta hilaren 21a baino lehen eskatzen baduzu.
Bai, banku-kontuaren titularra eta telefono-linearen titularra desberdinak izan daitezke. Banku-kontua nola aldatu ikus dezakezu “Nola alda dezaket nire banku-kontua?” atalean.
SMS bat bidaliko dizugu aldaketa berresteko. SMSa jaso ez baduzu eta hilaren azken eguna baino lehen eskatu baduzu aldaketa, eskatu eta hurrengo hilaren 22rako egingo da aldaketa.
Bai, zenbait banku-kontu izan dezakezu, kontratuaren/fakturaren arabera. Esaterako, banku-kontu berean bi mugikor-linea helbideratuta badituzu, eta banku-kontu bat baino gehiago jarri nahi baduzu, deitu 2373 zenbakira eta aldaketa egiten lagunduko dizugu.
Negozio-bezeroen kontu-zenbakia aldatzea
Autonomoa edo enpresa bazara eta ordainagiriak pasatzen dizkizugun kontu-zenbakia aldatu nahi baduzu
, negozioetarako gureBezeroarentzako Arreta Zerbitzuaren bidez alda dezakezu. Ezinbestekoa izango da gaian “Banku-kontua aldatzea” zehaztea.
“Autonomo-kontua aldatzeko” behar den dokumentazioa:
“IFKa duten enpresen kontua aldatzeko” behar den dokumentazioa:
Banku-kontua aldatzeko eskaera guztiak hurrengo hilaren 22ean gauzatuko dira, betiere dokumentazio osoa hilaren 21a baino lehen bidaltzen badiguzu.
Adibidez:
Abuztuan aldatzen baduzu (hilaren 21aren 22:00ak baino lehen), kontu berrira pasatuko dizugun lehen faktura abuztukoa da, hilabete bereko 22tik astebetera, gutxi gorabehera. Gero egiten baduzu, irailekoa izango litzateke.