Particulares
Autónomos y empresas

Particulares

Deitu

900 696 000
MASMOVIL - LOGO
MASMOVIL - LOGO
MASMOVIL - Logo small

Nola konfiguratu Internet mugikorrean

Ohikoena da Internet ezarpenak zure mugikorrean konfiguratuta egotea etaezer egin beharrik ez izatea.

 

Telefono-fabrikatzaile batzuek, ordea, ez dute uzten urrutiko konfigurazioa automatikoki egiten: Xiaomi, OnePlus, Lenovo, Nexus gama, Asus, eta Motorola eta HTC modelo batzuk. Zure mugikorra horietako bat bada, eskuz konfiguratu beharko duzu ondoren ematen dizkizugun jarraibideen arabera.

 

ANDROIDERAKO
 

Sartu zure mugikorraren Ezarpenak atalean eta aktibatu Datu mugikorrak (bilatu “Sare mugikorrak”, “Sare-ezarpenak, “Hari gabeko konexioak eta sareak” edo antzeko aukeretan).Ondoren, aktibatu Datuen ibiltaritza.

 

 Behar izanez gero, bilatzailea (edo lupa) erabil dezakezu zure telefonoaren ezarpenen barruan.

 

Joan hona: Sare mugikorrak > Sarbide-puntuen izenak / Zure SIM txartelaren APNa. Ondoren, hautatu APN berri bat sortzeko aukera, + ikonoa edo “Gehitu”. Aurkitzen ez baduzu, Android bertsio ohikoenetarako bide-izena adieraziko dizugu. Eta oraindik ere aurkitzen ez baduzu, probatu zure telefonoaren ezarpenen bilatzailearekin edo begiratu zure telefono mugikorra erabiltzeko gidan.
 

Xiaomi (MIUI)

: Ezarpenak > SIM txartelak eta sare mugikorrak > SIM txartelaren ezarpenak (MÁSMÓVIL) > Sarbide-puntuen izenak > APN > APN berria [+]

Huawei:

Ezarpenak > Gehiago > Sare mugikorrak > Sarbide-puntuen izenak (APN) [zure MÁSMÓVIL SIM txartelarenak] > Menu ikonoa > APN berria

Samsung:

Ezarpenak > Konexioak > Sare mugikorrak > Sarbide-puntuen izenak > Gehitu

Android One / Android hutsa:

Ezarpenak > Sareak eta Internet > Sare mugikorra > Ezarpen aurreratuak > APNak > [+]

Sony:

Ezarpenak > Gehiago… > Mugikorren sareak > Sarbide-puntuak > Menu ikonoa > APN berria

LG:

Ezarpenak > Sarea > Sare mugikorrak > APN > Menu ikonoa > APN berria

 

  • Konfiguratu APN berria datu hauekin eta utzi bete gabe gainerako eremuak:
    • Sarbide-puntuaren izena: Masmovil
    • APN: Internet
    • Sakatu aukeren botoia (goian eskuinean) eta “Gorde” botoia konfiguratu duzun APN berrian
    • Hautatu APN berria


Eginda daukazu!

 


 

IOS-ERAKO
 

  • Sartu hemen: Ezarpenak > Datu mugikorrak, eta aktibatu datu mugikorrak. Sartu Aukerak atalean eta aktibatu Datuen ibiltaritza.
  • Ondoren, sartu Datu mugikorren sarea atalean eta ezabatu eremu hauek: Sarbide-puntua, Erabiltzaile-izena eta Pasahitza.
  • Sarbide-puntua eremuan idatzi “Internet” eta utzi bete gabe gainerako eremuak.


Eta kito!


 

Egiaztapen horiek guztiak egin ondoren oraindik ez badizu funtzionatzen, jar zaitez harremanetan Bezeroarentzako Arreta Zerbitzukoekin, konfiguratzen lagun diezazuten.

KONEKTATU GUREKIN

Localiza tu tienda más cercana

Tiendas

Contacta con nosotros

Contacto

NUESTRAS OFERTAS MÁS BUSCADAS

Fibra Óptica barataFibra 1Gb más barataTarifa Móvil más barataSolo Fibra más barataFibra 1GbTarifas de Internet para PensionistasInternet para Estudiantes

Síguenos en redes sociales

Descárgate nuestra App


Mapa webAviso legalCalidad de servicioInformación legalPolítica de CookiesPolítica de PrivacidadCanal de ético