Nola parteka dezaket nire mugikorreko Internet beste gailu batzuekin?

Zer da tetheringa?

Zure datuak beste gailu batekin partekatzeko balio duen sistema bat da.

Nola konfiguratzen da?

ANDROID:

  1. Sartu hemen: Ezarpenak / Sare mugikorrak / Wifi-eremua / Partekatu konexioa.
  2. Sartu hemen: Wifiaren sarbide-puntua.
  3. Konfiguratu sarbide-puntuaren izena eta pasahitza.
  4. Aktibatu wifiaren sarbide-puntua eta kito. Orain nahi duzun gailuarekin konektatzea besterik ez zaizu falta.
     

IPHONE:

  1. Sartu hemen: Ezarpenak / Partekatu Internet
  2. Konfiguratu konexioaren izena eta pasahitza.
  3. Aktibatu Partekatu Internet.
  4. Konektatu Internet partekatzeko erabili nahi duzun gailua sortu duzun sarbide-puntura.


Gai horri buruzko informazio gehiago behar izanez gero, gure MÁSMÓVIL blogean aurkituko duzu. Horrela konfiguratu ezin baduzu, baina zure mugikorrarekin nabiga badezakezu, kontsultatu telefonoaren fabrikatzaileari.

KONEKTATU GUREKIN