Argi eta garbi adierazi behar dizkiguzu aldatuko diren telefono-zenbakiak, eta dokumentazio hau erantsi:
- Etxeko bezeroa bazara, bete formulario hau.
- Negozioetako bezeroa bazara, bete formulario hau.
- Egungo titularrak indarrean duen nortasun-agiria: NANa/AIZa/Pasaportea/IFKa.
- Titular berriak indarrean duen nortasun-agiria: NANa/AIZa/Pasaportea/IFKa.
- Ordainketa egiteko adierazi duzun kontuan helbideratutako ordainketa baten ordainagiria, azken 3 hilabeteetan jaulkia, kontua zure izenean dagoela eta zuzena dela egiaztatzeko.
- Heriotza dela-eta jabea aldatuz gero, heriotza-ziurtagiria ere bidali beharko duzu.
Helbide honetara bidali behar dituzu dokumentuak: cambio.titular@masmovil.com.
Titularra aldatzeak badu kosturik?
Ez, bezero partikularra bazara (etxekoa).
Negozioetako bezeroa bazara (enpresa edo autonomoa), titular-aldaketak 3 € + BEZa (3,63 €) balio du administrazio-gastuengatik.
Noiz egiten da titular-aldaketa?
Titular-aldaketa ez da berehala egiten. Izapideak egiteko 7 lanegun behar dira, eta hurrengo hilabete naturalean hasiko dira.
Adibidez, ekainaren 29an eskatzen baduzu, abuztuaren 1ean egingo da aldaketa.